a) Institutuaren ohiko ordezkaria izatea.
b) Institutuaren eta bere organoen jarduna zuzentzea.
c) Euskarabidea erakundeko kudeaketa esparruan urteko jarduera lerroak proposatzea eta urteko kudeaketa plana prestatu eta Kontseiluari aurkeztea, onets dezan.
d) Bere eskumenen esparruan urteko txostenak igortzea eta, hala eskatzen zaionean, plan estrategikoa prestatu eta aurkeztea.
e) Kudeaketarako helburu orokorrak prestatzea.
f) Giza baliabideak kudeatzea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko eskumenak gorabehera, baita baliabide material eta finantzarioak ere.
g) Gobernu Kontseiluko erabakiak bete eta betearaztea.
h) Erakunde autonomoaren aurrekontuen aurreproiektuaren proposamena prestatzea eta Kontseilura eramatea, onets dezan.
i) Euskarabidearen jardunaren administrazio ebazpenak ematea eta administrazio ekintzak bete daitezen agintzea.
j) Kontratazio publikoaren gainean indarra duen arautegiak administrazio publikoetako kontratazio organoei kontratuak egiteko esleitzen dizkieten ahalmenak erabiltzea.
k) Erakunde autonomoaren funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu txikiak baimentzeko ahalmenak, aurrekontuen eta ekonomiaren arloko araudian zuzendari nagusiei ahalmen horiek ematen zaizkien heinean.
l) Institutuko jarduera programak prestatzea, bai eta aurrekontuaren aurreproiektu proposamena eta urteko txostena ere, eta horiek guztiak Gobernu Kontseiluari aurkeztea, onets ditzan.
m) Euskarabidearen funtzionamendurako beharrezkoak diren ordainketak eta gastuak baimentzea, indarreko arautegiaren arabera.
n) Euskarabidean lan egiteko metodoak hobetzeaz arduratzea.
o) Auzibide zibilera jo aurreko erreklamazioak ebaztea eta, orobat, ondarearen gaineko erantzukizuneko prozeduren ondoriozkoak, erakunde autonomoaren esparruaren barnean.
p) Erakunde autonomoa atxikia dagoen departamentuko kontseilariari proposatzea atalburuak, bulegoburuak edo atala baino maila beheragoko unitateburuak, erakunde autonomoari atxikiak, bitarte baterako izendatzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena aldez aurretik eman ondoren.
q) Institutuko Zerbitzuko zuzendaria eta atalburuak aldi baterako ordezkatuko dituztenak ebazpen bidez izendatzea, haien postuak hutsik geratzen direnean, lanean ez daudenean, gaixo daudenean edo aldi baterako ezintasuna dutenean.
r) Bere karguari dagokionez, atxikia dagoen departamentuko kontseilari titularrak agintzen dizkion eginkizun guztiak betetzea.
Maximino Gómez Serrano