Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Euskarabidea

Hitzarmenak

Toki administrazioetan euskara sustatzeko Euskarabideak bultzatzen dituen programen artean jarraian aipatzen direnak nabarmendu daitezke:

1. Nafarroako Gobernuaren eta toki entitate zenbaiten arteko lankidetza hitzarmena euskararen erabilpena udal esparruan normalizatzeko. Hitzarmen honen bidez 23 Udal Euskara Zerbitzu martxan jartzea. Zerbitzu hauen barruan eremu euskalduneko eta eremu mistoko udalerri gehienak daude, eta eremu ez euskalduneko udalerri bakanen bat. Eskaintzen den laguntza ekonomikoa, teknikoa eta antolamendukoa da eta lankidetza honako jarduera hauetara hedatzen da:

    a) Euskararen erabilpena eta kultura sustatzea udalerrian.
    b) Udaletako Euskara Zerbitzuetako teknikariak kontratatzea
    c) Toki entitateen zerbitzuko langileen euskarazko prestakuntzaren plangintza eta     garapena.
    d) Administrazioaren jarduketa indarrean den hizkuntza araudiari egokitzea
    e) Udalen jabetzako Euskal komunikabideak finantzatu eta indartzeko lankidetza
    f) Udal esparruan euskarari eta euskararen egoera soziolinguistikoari buruz azterlanak eta ikerketak egitea.

2. Lankidetza Hitzarmena sinatu ez duten udalei zuzendutako dirulaguntzen deialdia euskararen garapena eta sustapena landu ditzaten.

3. Euskarabideak antzerkia, musika, zinea, hitzaldiak eta erakusketak programatzen dituzten Kultur Zikloak antolatzen ditu eta udalei programazio hori eskaintzen die.