Euskarabideko Liburutegia
Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Nafarroako euskalkiak

Azalpena

Nafarroako Gobernua, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aspaldi ari da Nafarroako euskalkiak zaindu eta hedatzeko hainbat plan eta jarduera sustatzen.

Besteak beste gogora ekarri behar ditugu euskalkiei buruzko lanen argitaratzea, euskara garatzeko kultur jardueren sustatzea, erakusketa elebidunak, Nafarroako euskalkien inguruko azterketa eta ikerketa jardunaldiak, Nafarroako Fonoteka, e.a.

Izan ere, ildo honetan kokatu behar da "El vascuence en Navarra: sus dialectos - Nafarroako euskalkiak" erakusketa elebidun ibiltaria, 2005eko urtarrilean Iruñeko Baluarten abiatu zena eta Nafarroako hainbat herritan barna dabilena.

Erakusketaren materialek, testuek, irudiek, baita teknologia berriekin (informatika, ikus-entzunezkoak) egindakoek ere komunikazio balio handia dute. Material hori guztia, dibulgaziorako disko batekin, gida-liburuxka gisa dago sarturik.

Honela, berriro ere, argitalpen honen bitartez, Nafarroako Gobernuak gure komunitateko euskalkiak nahi ditu herritarrengana hurbildu, nafar guztien kultur ondasuna diren aldetik ezagutu eta preziatu ditzaten.

Gipuzkera Iparraldeko goi nafarrera Baztanera Behe Nafarrera Aezkera Zaraitzuera Erronkariera Hegoaldeko goi nafarrera Lapurtera