Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Euskarabidea

Arautegia

 

Arau bilduma hau, osoa izan gabe, Euskarabideari, administrazioan egiten den erabilerari, eta beste hainbat esparruri ezartzen zaizkion arau nagusiak dira

 Europako Batasuna

Espainiako konstituzioa

  • Espainiako Konstituzioak ezartzen du Atariko Tituluko 3. artikuluan, Espainiako hizkuntza ezberdinen aberastasuna kultura ondarea dela eta ondare horrek begirune eta babes bereziak izanen dituela.

 Foruaren hobekuntza

  • 13/1982 LEGE ORGANIKOA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa. 9. artikuluan ezartzen du gaztelera dela Nafarroako hizkuntza ofiziala, eta euskarak ere izanen duela hizkuntza ofizial izaera Nafarroako eremu euskaldunetan. 

Euskarari Buruzko Foru Legea eta hori garatzen duten arauak

  • Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa. Foru Lege honen xedea euskararen erabilpen normala eta ofiziala arautzea da, gizarte elkarbizitzaren alorrean nahiz irakaskuntzan.
  • 270/1991 Foru Dekretua, irailaren 12koa. Dekretu honek Nafarroako Gobernuak onartu dituen izen ofizialen erabilera administrazioan arautzen du, Euskarari buruzko Foru Legearen babesean.
  • 203/2001 Foru Dekretua, uztailaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostuetarako jakin behar den euskara agertzen duena (Hezkuntza eta Kultura Departamentuko irakasleenak kanpo direla); hala nola, zehazten du zer jakite maila behar duten eta zein lanpostutan hartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendutzat.
  • 103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.
  • 55/2009 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena.

 Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

  • 129/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena
  • 130/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena.
  • 5/2016 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoarena garatzen dituena, bulegoen mailan.

 Euskararen irakaskuntza

  • 195/1993 Foru Dekretua, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Foru Gobernuaren Administrazioaren eta erakunde autonomoen langileek euskara ikastaroak egiteko ordu eta diru-konpentsazioak eguneratzen dituena.
  • 210/2010 EBAZPENA, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.
  • 30/2011 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariarena, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezartzen dituena, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko eremuan.
  • 42/2011 FORU DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean helduei euskara irakasteko curriculuma ezartzen duena.
  • 26/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 29koa, A1, A2, B1 eta B2 euskara mailak egiaztatzeko ziurtagiri ofizialak sortzen dituena eta haiek jaulkitzeko arauak ematen dituena

 Diru-laguntzak

  • 161/1988 Foru Dekretua, maiatzaren 19koa, Nafarroako Gobernuaren Helduendako Ikastetxeen jarduera eta antolakuntza arautegiak onartzen dituena. Era berean, arautzen ditu Euskara irakasten duten entitate (euskaltegi eta gaueskolak) pribatu eta publikoei ematen zaizkien diru-laguntzak. (Ez dago euskaraz)
  • 25/2012 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa, udal eremuan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak arautzen dituena

Euskararen Nafar Kontseilua

  • 130/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena. III. TITULUA

Hitzarmenak

  • Lankidetza hitzarmena, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabidearen eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa, luzatzea 2012 urterako