Langile publikoen gunea

Informazio orokorra

Ikastaroak norentzat

Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileentzat, behin betikoentzat zein behin-behinekoentzat . Azken horiek, matrikula garaian lanean ari badira.

Izena ematea

Epea irekitzen denean intraneten argitaratzen da eta izena eman daiteke Euskarabidean bertan edo online. Bi epe ireki ohi dira, bat maiatzean eta beste bat azaroan.

Euskaltegiaren kokapena

Iruñea, Bartolome de Carranza, 5 (Jose Maria Iribarren ikastetxeko sarbidetik joanda)

Baimena

Ikastaroak baimenarekin edo baimenik gabe egin daitezke. Norberaren esku gelditzen da eskaintzaren arabera baimenaren kontua kudeatzea edo bere kabuz etortzea. Edozein moduz, ikastarorako baimena lor daiteke norberak bere lantokian edo unitatean kudeatuz gero. Baimena lortzen duenak, ordu-konpentsazioa lortuko du, legeak araututakoaren arabera: 195/1993 Foru Dekretua (ikus araua) eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1311/2010 Ebazpena (ikus araua).

Baimenari buruzko argibide guztiak hementxe dituzu.

Ordu konpentsazioak baimena lortzen duten ikasleentzat

Langile publikoek euskara ikas dezakete beren lanorduetan baimena lortuta. Lanorduen kopuru hori aldatzen da ikastaro motaren arabera. Hona baimenarekin egin litezkeen ikastaroak eta eskura daitekeen konpentsazioa:

  • Estentsiboak: denboraren erdia administrazioaren kontu eta beste erdia langilearen denboran.
  • Autoikaskuntza tutorizatua: mintzamena lantzeko saioen denboraren erdia administrazioaren kontu eta beste erdia langilearenera.
  • Ikastaro trinkoak: administrazioaren kontu ordu guztiak.
  • Berariazko ikastaroak: administrazioaren kontu ordu presentzial guztiak.

Mailaketa proba

Ikasle berriek edota aspaldi ikasi eta berriz hasi nahi dutenek mailaketa proba egin behar dute Euskarabideko ikastaroetan parte hartzeko.

            Salbuespenak eta kudeaketa:

  • A1.1 maila (hasierako maila). Mezuz adierazi behar dute ikasle-gaiek: euskarabidea@navarra.es
  • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
  • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarten ikasle izandakoak. Mezuz adierazi behar dute hori ikasle-gaiek: euskarabidea@navarra.es
  • Azkenengo bi ikasturteetan hizkuntza eskola ofizial batean ikasle izandakoak. Egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.

Taldeak egin, zerrendak argitaratu eta bestelako argibideak:

  • Taldeak egin: Jasotzen diren eskaeren eta baliabideen arabera sortuko dira taldeak. Lehentasunak honako hauek izanen dira:
    • Honako irizpideen arabera:
      • Plazaren ezaugarriak. Ikusi bete behar den formularioa.
      • Aurreko ikasturtean aritu izana.
    • Zozketa bidez.
  • Edozein modutan, Euskarabideak bestelako lehentasun bereziak ezartzen ahalko ditu; adibidez, ikastaro trinko bat baino gehiago segidan egiteko baimena dutenak.
  • Zerrendak: behin-betiko zerrendak eta taldeak Euskarabideko webgunean argitaratuko dira.
  • Argibide gehiago: Euskarabidean, 848 425213 telefonoan edo euskarabidea@navarra.es postan.