Carlos Pérez-Nievas Hezkuntzako kontseilariak komunikabideei aurkeztu zien Nafarroako Euskararen Institutu berria. Nafarroako Gobernuak horren sorrera ontzat eman zuen foru dekretuaren bidez.
Euskararen Nafar Institutua Hezkuntza Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat da.
Sorrerari buruzko foru dekretuak erakundearen estatutuak biltzen ditu. Eta bertan, zereginak zehazten dira, egitura organikoa, ondarea, baliabideak, aurrekontuak eta esleitutako langileak definitzen dira.
Institutuak honako zereginak izango ditu: euskaran erabilera ofizialari buruzko araudia garatzeko azterketa eta aholkularitza eskaintzea, hizkuntza honek Foru Komunitatean dituen baliabideak antolatzea, sustatzea eta kudeatzea.
Nafarroako Euskararen Institutua bi organoren bidez zuzenduko da: zuzendari-kudeatzaile bat eta gobernu kontseilu bat.
Erakunde honetan, horretaz gain, Nafarroako Euskararen Kontseilua ere barne hartzen da, hau da, Institutuak parte hartzen duen eta Nafarroako Gobernuari aholkularitza eta proposamena eskaintzen dion erakundea, hizkuntza honen antolaketa eta sustapen arloan.
Nafarroako Euskararen Institutuko aurrekontu kudeaketa urteko aurrekontuaren bidez burutuko da. Nafarroako Parlamentuari egokituko zaio hori ontzat ematea, eta exekuzioa eta likidazioa, berriz, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aplikatzeko arau orokorren bidez, gauzatuko dira.