Euskara Nafarroan

Euskararen adierazle sistema

EAS: EUSKARAREN ADIERAZLE SISTEMA

Euskararen egoera sozialaren berri ematen duen 33 adierazlez osatua da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Ildo horretatik, gizartearen esparru desberdinetan hizkuntzak une jakin batean duen zabalkundea eta denboran zehar izaten ari den bilakaera zehatz-mehatz azaltzeko balioko duen erreminta izan nahi du. 

Adierazleak era planifikatuan, sistematikoan eta era iraunkor eta antolatuan datuz elikatu eta eguneratuko dira. 

Sistema horren bidez, tokian tokiko euskararen egoera eta errealitatea jakinen dira uneoro. Datuak lau hizkuntzatan argitaratuko dira (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) eta eskuragarri egonen dira administrazioen webgunetan, besteak beste, Nafarroako Gobernuaren (Euskarabidearen) webgunean.

Euskararen Adierazle Sistemaren partaideak honako erakunde hauek dira: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Era berean, Europako Batzordeak, Erregio Garapenerako Europar Fondoaren (FEDER) Diru-funtsaren bidez kofinantzatu du egitasmoa.

Hemen berean dago tresna erabilgarri: 

Ingelesez       Frantsesez

 

Atzera