Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Euskara Nafarroan

Toponimia

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, 8.2 artikuluan ezartzen du Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko toponimoak erabakiko dituela, baita lurralde, herri eta hiriarteko bideen izen ofizialak ere. Hiriko kaleen izenak jartzea udal bakoitzari dagokio.

Euskarabideak, aurreko paragrafoan aipatutakoa gauzatzeko, bere eginkizunen artean ondokoa du esleiturik: “ekiteko ardura Foru Komunitateko leku-izenei dagokienez, indarrean dagoen legediaren arabera”. Eginkizun honen emaitza funtsean bi lanetan islatu da:

- Toponimia txiki guztiaren bilketa, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza bilduman argitaratu zena. Bilduma honen 59 liburukietan Nafarroako Gobernuak ofizialtzat hartu duen toponimia txiki guztia biltzen da. (Datu-basea kontsultatzeko, klikatu hemen)

- Euskararen Kontseilu Aholku-emailearen Toponimia Batzordeak (1999 urtean) proposaturiko Nafarroako herrietako Izendegia, Nafarroako herrien euskarazko izena agertzen duena (zerrenda kontsultatzeko klikatu hemen). Euskarabideak aholkularitza zerbitzua du toki entitate interesatuei zuzendua, euskarazko izendapen ofizialak onesteko jarraitu behar den prozeduraz.