Langile publikoen gunea

Ikasketen ziurtagiriak

Euskarabidean ikasten duten ikasleek ziurtagia jaso dezakete prestakuntza amaitzen dutenean. Ziurtagiriak ikastaroen ezaugarrien araberakoak dira, eta balio desberdinekoak izaten dira. Hona ziurtagiri motak: 

Maila gainditu dela egiaztatzeko ziurtagiria

Nafarroako Gobernuak antolatutako euskara ikastaroak eginda langile publikoek  ziurtagiri ofizialak lor ditzakete, gainditu duten maila jasotzen duten agiriak.

Hala, funtzionarioendako prestakuntza orokorreko edozein ikastarotan parte hartuz gero, hasi A1 mailatik eta C1 mailaraino, Euskarabideak gainditutako mailari dagokion ziurtagiria emanen dio interesatuari, baldin eta gaindituz gero horretarako berariaz antolatutako probak.  Ziurtagiri horiek Nafarroako administrazio publikoetan dute balioa, eta ez dira iraungitzen.

Hala bada, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetako ziurtagiriak lor ditzakete langile publikoek, nahi izanez gero, eta gaindituz gero.

Probei dagozkien emaitzak hemen begiratu behar dira.

Azterketaren ezaugarriei buruzko informazioa berriz hemen daukazu

Probak egiten dituztenek emaitzen berri  aplikazio honetan izanen dituzte

Berariazko ikastaroetan parte-hartze ziurtagiria

Berariazko ikastaroak, hau da, gaitasunak hobetzeko ikastaroak eginez gero, %80ko asistentzia izan bada, Euskarabideak parte-hartze agiria ematen die ikasle-langile publikoei. Baina agiri horiek ez dute mailarik ziurtatzen, orduetako prestakuntza jasotzekoak baitira.

Mailaketa probak

Bestalde, Euskarabideak bertako ikasle batzuei egiten dizkie beste proba batzuk, baina ez dute ziurtagirik lortzeko balio. Proba horiek mailaketa probak dira; alegia, ikasleek maila egokian kokatzeko balio duten probak. Baina proba horiek ez dute bestelako agiririk sorrarazten; horien helburua ikaslearen prestakuntzarako zein den maila egokia jakitea baita.

Horri buruzko informazio gehiago lortzeko, begiratu behar da prestakuntza ikastaroei dagokien atalean.