Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Ze berri?
Euskarabideko Liburutegia
Ikastaroak.
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle

Euskarabidea

Eginkizunak

  • Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen edo eskualdeetako hizkuntzen arloko legeen eta jardueren gaineko txostenak aztertzea eta prestatzea.
     
  • Foru Komunitateko administrazio publikoen hizkuntza politika aztertzea eta ebaluatzea.
     
  • Euskararekin zerikusia duten hizkuntza alderdiak ukitzen edo bere baitan hartzen dituzten foru legeen eta gainerako xedapen orokorren eta jarduera planen aurreproiektuen gaineko txostenak prestatzea, baita esparru horretan erregelamenduen proposamenak prestatzea ere.
     
  • Nafarroako Gobernuko departamentuei aholkua ematea Euskarabidea erakundeak esku hartzen duen esparruetan.
     
  • Toki administrazioei aholkua ematea Euskarabidea erakundeak esku hartzen duen esparruetan, haiek hala eskatzen dutenean. * Estatuak Nafarroan duen Administrazioari aholkua ematea Euskarabidea erakundeak esku hartzen duen esparruetan, hark hala eskatzen duenean.
     
  • Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta egitea.
     
  • Nafar komunitate zientifikoak euskararen gaineko ikerketa programetan (naziokoetan zein nazioartekoetan) parte har dezan bultzatzea.
     
  • Euskararen gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak sustatzea, baita haiek argitaratzea ere.
     
  • Erabileraren esparruan ikertzea, koordinatzea eta aholku ematea bizitza sozialaren zernahi esparrutan.
     
  • Nafarroako euskalkien kontserbazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea.
     
  • Agerpen kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena eta ikus-entzunezkoak ekoiztea eta euskaraz egin daitezkeen bestelako jarduerak bultzatzea.
     
  • Euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea eta antolatzea, entitate eta administrazio publikoekin lankidetzan.
     
  • Agerpen artistiko eta kulturalak euskaraz egiteko, herritarren elkarteeekin lankidetzan aritzea.
     
  • Nafarroako komunikabide sozial publiko eta pribatuetan euskararen presentzia gero eta handiagoa izanen dela bultzatzea.
  • Nafarroako komunikabide publiko eta pribatuetan euskara sustatzeko egiten diren deialdiak eta hitzarmenak proposatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.
  • Nafarroako euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan ager dadin bultzatzea.
     
  • Foru Komunitateko toki-izenen gainean jardutea, indarra duten legeen arabera.
     
  • Euskaltzaindiarekin akordioak proposatzea eta sinatzea, baita akordio horien ondoriozko jarduerak ere.
     
  • Nafarroako euskararen terminologia arloan jardutea.
     
  • Euskaratik edo euskarara egiteko agintzen zaizkion itzulpenak egitea.
     
  • Euskarazko funts bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak eskuratzea, bildu eta jendaurrean jar daitezen.
     
  • Nafarroako euskararen mediateka sortzea eta kudeatzea.
     
  • Euskara bereziki helduei irakasteko behar diren baliabide pertsonalak, teknikoak eta materialak kudeatzea.
  • Euskara helduei irakasteko curriculumeko edukiak prestatzea, gaurkotzea eta aztertzea, Hezkuntza Departamentuarekin koordinatuta.
     
  • Euskara helduei irakasteko behar diren material didaktikoak prestatzea eta hedatzea.
  • Foru Komunitateak kanpoan hedatzeko egiten dituen kanpainetan euskararen presentzia bultzatzea.
     
  • Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko entitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako euskararen presentzia, erabilera eta irakaskuntza sustatzeko.
     
  • Harremanak sustatzea Foru Komunitatetik kanpo bizi diren euskal hiztunen beste talde batzuekin.
     
  • Eremu ez-euskalduneko ikastolak finantzatzearen gaineko martxoaren 23ko 7/2007 Foru Legetik eratorritako betekizunak kudeatzea.
     
  • Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.