Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Ze berri?
Euskarabideko Liburutegia
Ikastaroak.
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle

Parte-hartze eta gobernu organoak

Gobernu Kontseilua

Eginkizunak

Erakunde autonomoaren aurrekontuen aurreproiektuaren proposamena urtero onestea, atxikia dagoen Departamentuari aurkezteko.

Urteko kudeaketa plana eta prestatzen diren urteko txostenak onestea.

Plan Estrategikoak onestea, Kontseiluak ezarritako aldizkakotasunarekin.

Erakunde autonomoaren zuzendaritza funtzioak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

Partaideak

Kontseiluburua: Euskarabidea erakundea atxikia dagoen Departamentuko kontseilaria

Kontseiluko buruordea: Euskarabidea erakundearen zuzendari kudeatzailea.

Kontseiluko kideak: Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bakoitzeko ordezkari bat, kontseilariek euren zuzendari nagusien edo departamentu horiei atxikiriko erakunde autonomoetako gobernu organoen buruen artean aukeratuak.

Idazkaria: Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria.