Hizkuntza normalizazioari dagozkion plan orokorren eta normalizazio proiektuen gaineko txostena ematea, onetsi aurretik.
Hizkuntza plangintzaren eta normalizazioaren arloan Gobernuak egindako galderen gaineko iritzia ematea.
Euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean Gobernuari proposamenak egitea.
Indarreko xedapenek berariaz esleitutako beste edozein eginkizun.
Honako hauek dira Consejo Navarro del Euskera/Euskararen Nafar Kontseiluko kideak:
a) Hezkuntza kontseilaria, kontseiluburua izanen dena.
b) Euskarabidea erakundeko zuzendari kudeatzailea, Kontseiluko buruorde izanen dena.
c) Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria.
d) Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.
h) Euren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako bi kide. Euskarabidea erakundeko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez, ezarriko da kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek Euskararen Nafar Kontseiluan nola hartuko duten parte.
i) Euskararen eta euskal kulturaren arloan izen ona duten pertsonen artetik izendatutako zazpi kide. Kontseiluko idazkari Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria izanen da.
e) Antolakuntzaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia.
f) Euskaltzainburua.
g) Erakunde eta entitate hauetako bakoitzak proposatutako kide bat:
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Nafarroako Unibertsitatea.
Euskaltzaindia.
Eusko Ikaskuntza.
Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa.
Nafarroako Ikastolen Federazioa.
Nafarroako Prentsaren Elkartea.