Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Diru-laguntzak

Hizkuntzaren ikerketa egiteko

Euskararen hizkuntza ikerketen deialdia

Nafarroan euskara ikertzeko laguntzak.
DEIALDIAREN EGILEA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA EUSKARABIDEA/EUSKARAREN NAFAR INSTITUTUA

ARAUTEGIA 10/2008 Ebazpena, maiatzaren 7koa. Euskararen Nafar Instituko zuzendari kudeatzaileak emana (NAO. 64 zkia. 2008/05/23)

XEDEA Euskarari buruzko ikerketa linguistiko eta soziolinguistikorako proiektuak Nafarroan finantzatzen laguntzea, baldin eta proiektu horietan ikertzaile taldeek parte hartzen badute, ikertzaile nagusi baten edo ikerketa taldeko zuzendari baten zuzendaritzapean, eta ikerketa horiek aurrera eramateko laguntza berariazkorik ez badute.

EZAUGARRIAK Proiektuak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira eta proiektu handiagoen parte direnean, ikerketaren osotasunean edo ildo orokorretan arazorik gabe bereizi eta zehazteko modukoak.

HARTZAILEAK Laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte unibertsitate-zentroek aurkeztutako euskarari buruzko ikerketa linguistikorako Nafarroako proiektu guztiek.

DOKUMENTAZIOA Ikerketa taldeko kideen akreditazioa: - Eskaera orria, eredu normalizatuan eta behar bezala beteta. - Ikerketa proiektuko zuzendariaren Nortasun-agiri nazionalaren fotokopia edo haren nortasuna egiaztatzen duen beste agiri bat. - Proiektuko partaideen zerrenda, beren dedikazioa azalduz. Proiektua onartzen dutela sinatuko dute. Taldekide guztien curriculuma eta Ikerketako Nahikotasunaren ziurtagiria edo doktore tituluaren fotokopia konpultsatua erantsiko dira. - Ikerketa taldeak proiektuaren gaiaz duen esprientzia zientifikoa eta lortutako helburuak, proiektua bermatuko dutenak. Ikerketa proiektuari dagokionez, agiri hauek, hiru aletan eta euskarri informatikoan aurkeztuko dira: - Aurrekariak eta “gaiaren egoera” - Helburuak. Hala denean, proiektu honetan egin behar diren doktoretza tesien deskribapena ere sartuko da atal honetan. - Metodo zientifikoa eta erabiliko diren teknikak. - Proiektua egiteko behar diren baliabideak. - Lan kronograma. - Iturri bibliografiko eta dokumentalen aipamena. - Proiektua garatzeko gastuaren aurrekontu zehatza, urtez urte eta kontzeptuz kontzeptu azalduta.

AURKEZTEKO EPEA Epea 2008ko ekainaren 1an amaituko da.

AURKEZTEKO LEKUA Hezkuntza Departamentuko Erregistroa. Santo Domingo kalea, z.g. 31001 Iruña, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatezen diren tokietako edozeinetan.

HURRENGO URRATSAK Laguntza ematen duen ebazpena interesatuei jakineraziko zaie eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta Nafarroako Gobernuko webgunean argitaratuko da

HARREMANA Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketa Zerbitzua Santo Domingo kalea z. g. 31001 Iruña Tel: 848423224 Fax: 848426057