Dirulaguntzak
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
2025an Nafarroako Foru Komunitatean dauden irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia.
Norentzat:
Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.
Bideratu den aurrekontua gehienez ere 94.000 eurokoa da.
Modalitateak:
- 1. modalitatea: 10.000 euro. Euskarak entitatean duen egoeraren diagnostikoa egitea edo euskara-plan bat egitea.
- 2. modalitatea: 70.000 euro. Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta.
- 3. modalitatea: 5.000 euro. Ekintza puntualak edo neurri zehatzak, aldez aurreko euskara-planik gabe.
- 4.modalitatea: 9.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea.
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
Informazio gehiago eskuratzeko, hemen sakatu.
Aurrekoak
- Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak 2024
- Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak 2023