Hitzarmenak
Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren artekoa: HIRUKO ITUNA
2017ko uztailean, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak euskararen sustapenerako berariazko lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmen honek lau urteko iraunaldia zuen (2017-2021) baina honen balorazio positiboa egin ondoren eta hiru aldeek lankidetzan jarraitzeko erakutsi zuten interesa kontuan hartuta, hitzarmena berritzea erabaki zuten. Hala, 2021eko urrian hitzarmen berria sinatu zuten, 2021 eta 2025 bitarteko iraunaldia izanen duena.
2026ko maiatzean, Protokoloaren indarralida amaituta eta alde guztien interesak kontuan hartuta, hiru aldeek Lankidetza Protokolo Orokor hori berrestea erabaki zuten, 2026-2030 aldirako.
Akordio honetan lankidetza teknikoko bost esparru ezarri dira:
-
Helduendako euskararen hezkuntza eta irakaskuntza.
-
Euskararen erabilpenaren sustatzea.
-
Euskarari buruzko gogoeta, sustapena eta prestakuntza.
-
Ikerketak eta hizkuntzaren corpusa.
-
Lankidetza Europako Markoan.
Hemen ikus daitezke Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak sinaturiko hitzarmenak:
- Hiruko Itunari dagokion lankidetza hitzarmena (2017-2021)
- Hiruko Itunari dagokion lankidetza protokolo orokorra (2021-2025)
- Hiruko Itunari dagokion lankidetza protokolo orokorra (2026-2030)
Horretaz gain, urtero zehaztapen gehiago adosten dituzte eta urteko Jarduera Planean bildu. Hona hemen azken Jardueren Planak:
