Dirulaguntzak

Komunikazio-proiektuen idatzizko euskarrietan, irratietan eta euskarri digitaletan (online) euskara erabiltzeko laguntzen deialdia

2026KO DEIALDIA

Norentzat:

Nafarroan zabaltzen den komunikazio-proiektu bateko titular diren pertsona juridikoak.

Deskribapena:

Komunikazio-proiektuen idatzizko euskarrietan, irratietan eta euskarri digitaletan (online) euskara erabiltzeko laguntzen deialdia.

Zuzkidura 1.446.000 eurokoa da, gehienez.

Modalitateak:

  • A modalitatea: egoitza soziala Nafarroan duten toki-mailako eta euskara hutsezko komunikazio-proiektuak. 867.100 euro.
  • B modalitatea: euskara hutsezko komunikazio-proiektu orokorrak. 387.900 euro.
  • C modalitatea: euskara erabiltzen duten eta egoitza soziala edo lantoki bat Nafarroan duten komunikazio-proiektuak, izan toki mailakoak edo izan orokorrak. 191.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea: ireki gabe

Aurrekoak

Atzera