Dirulaguntzak
Euskarazko hedabideetan berrikuntza eta digitalizaziorako proiektuetarako laguntzak
2026KO DEIALDIA
Norentzat:
Euskara hutsezko komunikabide baten titular diren pertsona juridikoentzat, egoitza soziala Nafarroan dutenak.
Deskribapena:
Euskarazko komunikazio-proiektuen berrikuntza eta digitalizaziorako programetarako deialdiaren zenbateko osoa 140.000 eurokoa da gehienez.
Diruz lagundu ahal izango dira jarduera hauetako bat edo batzuk jasotzen dituzten proiektuak:
- 1. modalitatea: hedabideen komunikazio-proiektuen berrikuntzarako eta kultura digitala garatzeko prestakuntza- eta aholkularitza-programak: 25.000 euro. Onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 10.000 eurokoa izango da.
- 2. modalitatea: informazioaren teknologiako soluzioak (IKT) eta eraldaketa digitalerako aukerak ezartzea: 115.000 euro. Onuradun bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 25.000 eurokoa izango da
Komunikazio-proiektu bat modalitate batera baino gehiagotara aurkeztu ahal izango da, betiere modalitate bakoitzean zehaztutako eskakizunak betetzen baditu.
Aukeratzen den modalitate bakoitzerako eskabide bat beteko da.
Eskaerak aurkezteko epea itxita:(2026/05/20 - 2026/06/18)
Informazio gehigarria eskuratzeko eta eskabideak aurkezteko sakatu hemen.
- 33E/2026 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.
- 54E/2026 Ebazpena, deialdia esleitzen duena.
