Dirulaguntzak
Euskarazko bideoak sortzeko eta sare sozialetan zabaltzeko laguntzak enpresentzat eta profesionalentzat
Norentzat
Nafarroan kokatutako enpresa, autonomo eta profesional liberalak.
Deskribapena
Deialdi honen xedea da Nafarroan kokatutako enpresa, autonomo eta profesional liberalek 2026an sare sozialetan zabaltzeko berariaz sortzen dituzten bideoetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak arautzea.
Euskarazko bideoak sortzeko eta sare sozialetan zabaltzeko proiektuak, dagozkien gastuekin batera, 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 1era bitartean egin beharko dira, biak barne.
Laguntzen zenbatekoa 50.000 eurokoa izango da gehienez, bi modalitatetan banatuta:
- A modalitatea: Pertsona fisikoak. 30.000 euroko zuzkidura duen modalitatea.
- B modalitatea: Pertsona juridikoak. 20.000 euroko zuzkidura duen modalitatea.
Informazio gehiago eskuratzeko eta eskaerak aurkezteko sakatu hemen.
Eskaerak egiteko epea: 2026/07/09ra arte
41E/2026 Foru Agindua, deialdia onesten duena.
