Hitzarmenak

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskarabidearen artekoa

Euskarabideak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzarmena sinatu dute Euskara Indarberritzeko eta Gizartean Sustatzeko Hizkuntza Plangintzako Adituaren Diploma sortzeko.

Hitzarmenaren xedea da Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza arautzea, NUPeko 2026-2027 ikasturteko eskaintza akademikoan, hizkuntza plangintzan Aditu Diploma hau eskaini ahal izateko.

Aditu titulu berekiak 15 ECTS kreditukoa da eta euskararen sustapena lanbide dutenei edota izan nahi dutenei zuzenduta dago. Ikastaroa euskaraz izanen da eta, hasi eta buka, online irakaskuntza asinkronoan eginen da, 2026ko azarotik 2027ko ekaina bitarte.

Hona hemen hitzarmena:

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Euskarabidearen artekoa

 

Atzera