Dirulaguntzak
Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak
2024ko deialdia
Norentzat:
Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.
Deskribapena:
Bideratu den aurrekontua, gehienez ere, 102.000 eurokoa da.
- Modalitateak:
- 1. modalitatea: 10.000 euro. Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plan bat egitea.
- 2. modalitatea: 75.000 euro. Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta.
- 3. modalitatea: 5.000 euro. EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe.
- 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
- Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
- Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
- Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.
53E/2024 Foru Agindua, apirilaren 25ekoa, deialdia onesten duena.
64E/2024 Ebazpena, abuztuaren 9koa, deialdia ebazten duena.
106E/2024 Ebazpena, abenduaren 5ekoa, deialdiaren ordainketa ebazten duena