Dirulaguntzak

Irabazi asmorik gabeko elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak

2023ko deialdia

Norentzat:

Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.

Deskribapena:

Bideratu den aurrekontua, gehienez ere, 96.000 eurokoa da.

  • Modalitateak:
    • 1. modalitatea: 10.000 euro. Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plana egitea.
    • 2. modalitatea: 75.000 euro. 2023an Euskara Plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta.
    • 3. modalitatea: 5.000 euro. EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe.
    • 4. modalitatea: 6.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
      • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
      • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
      • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak

 

13E/2023 Foru Agindua, otsailaren 21ekoa, deialdia onesten duena.

38E/2023 Ebazpena, ekainaren 7koa, deialdia ebazten duena.

106E/2023 Ebazpena, abenduaren 15ekoa, deialdiaren ordainketa ebazten duena.

96E/2023 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, Asociación de Turismo Rural Irati-Orreaga elkarteari ordainketa ez egiteko agintzen duena behar bezala ez justifikatzeagatik.

Atzera