Albisteak
Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak harrera egin die Iruñean hizkuntza ofizial propioak dituzten lurraldeetako hizkuntza politikako arduradunei
Eskualdeetako hizkuntzak bultzatzeko proiektu komunetan aurrera egitea da helburua
Euskarabidean izan da Galeuscako bilera, Kataluniako, Euskadiko, Galiziako, Balear Uharteetako, Nafarroako eta Valentziako Erkidegoko gobernuen arteko hizkuntza politikaren arloko lankidetza protokoloa.
Segimendu-batzorde hori Iruñean egin da oraingoan, eta gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuk dituzten lurraldeetako hizkuntza-politikako arduradunak elkartu ditu, beren hizkuntzen aldeko jarduerak partekatzeko eta sustatzeko.
Jorratu diren gaiak askotarikoak izan dira, hezkuntza gaietatik hasita, hala nola, unitate didaktiko bat egitea, CLAN haur edukien katea eskualdeko hizkuntzetan atzemateko eskaera edo berezko hizkuntzen erabilera eremu ez formaletan, bereziki gazteen artean.