Albisteak
Itzultzaile-interprete izateko oposizioa
2026-10-06
Nafarroako Gobernuak deialdia egin du itzultzaile-interpreteen plaza bat oposizio bidez betetzeko. Oposizioa 2027ko otsailetik aitzina hasiko da, eta lehenbiziko proba, proba praktikoa, kontratazio-zerrendak osatzeko erabiliko da.
Izena telematikoki eman beharko da, honako tramite fitxa honen bidez. Urriaren 26an amaitzen da izena emateko epea.
Xehetasunak goian aipatutako tramite fitxan kontsulta daitezke, bai eta deialdian bertan ere, 2026ko urriaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.


