Albisteak

2026/2027 ikasturteko 1. matrikulaldia:Euskara ikasteko ikastaroak.

2026-05-11

Maiatzaren 11tik 15era 2026-2027 euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileek.

Matrikula egiteko jarraibideak

  • Online: 
    • Hurrengo estekan ikastaroa eskatzeko lotura duzu.
    • Lehen urratsa da plataformako erabiltzailea (zure NAN zenbakia letrarekin) eta pasahitza idaztea.
    • Ezin izan baduzu pasahitza berreskuratu, idatzi mezu bat euskarabidea@navarra.es helbide elektronikora.
    • Ikasle berria bazara, inprimaki osoa bete beharko duzu; ondoren, mezu bat jasoko duzu erabiltzailea martxan jartzeko.
    • Sistemaren barruan zaudenean, IKASTAROAK izeneko atalean sartu; "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu; sartu eta ikastaroa aukeratu. 
    • Izena emateko garaian eskatuko dizu datu batzuk zehazteko, zure ustez duzun euskara maila, baimenarekin edo baimenik gabe etorriko zaren eta euskararen premia zure lanpostuan baloratzeko 4 item.
    • Oroitu zaitez ikastaro bakarra eska dezakezula; zurea ateratzen ez bada, beste aukera batzuk eskainiko zaizkizu.

Mailaketa proba: Ekainaren 9an egingo da.
Egin behar baduzu kontaktatuko zaitugu ordua finkatzeko. 

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera. 
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarte edo Hizkuntza Eskola Ofizial batean ikasle izan direnak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko

Baimena /formularioa:

  •  Formularioa bete behar duzu eta euskarabidea@navarra.es helbidera bidali, kasu guztietan, baimena edo baimenik gabe, baimena jasotzeko zain bazaude zehaztu hori formularioan bertan, eta behin betikoa lortuta bidali hori ere, sinatuta,  gure helbidera  euskarabidea@navarra.es .

Ikastaroei buruzko argibide guztiak ikusteko sakatu hemen.

Lehenengo epe honen ikastaro eskaintza ikusteko sakatu hemen
 
Informazio gehiagorako deitu 848425213 telefonora edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.

facebook
0
twitter

Atzera
Gora