Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Lan lerroak

Formakuntza

Azalpena

OHARRA: 2016/2017 IKASTURTERAKO BIGARREN MATRIKULALDIRAKO IKASTAROEN ESKAINTZA

2016/17 IKASTURTERAKO IKASTAROEN ESKAINTZA

Euskarabideak /Euskararen Nafar Institutuak dituen helburu orokorren artean honakoak daude: herritarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hura eraginkor izan dadin behar bezalako tresnak finkatzea, baita euskararen berreskurapena eta garapena babestea ere. Formakuntza eta Akreditazioaren Atalean administrazioko langileek euskara ikasteko egiten duten eskaera asetzeko ari gara lanean.


Ikastaroak eskaintzen ditugu, beraz, Administrazioko langileendako.


Gure eginkizunak horretara bideratuta daude: Euskara helduei irakasteko behar diren baliabide pertsonalak, teknikoak eta materialak kudeatzea. Foru Komunitateak kanpoan hedatzeko egiten dituen kanpainetan euskararen presentzia bultzatzea. Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko entitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako euskararen presentzia, erabilera eta irakaskuntza sustatzeko. Euskara helduei irakasteko curriculumeko edukiak prestatzea, gaurkotzea eta aztertzea. Euskara helduei irakasteko behar diren material didaktikoak prestatzea eta hedatzea. Eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak
 

IKASTAROEI BURUZKO ARGIBIDEAK

Norentzat: Estatu, Foru eta Toki Administrazioetako langileentzat.

Izena emateko:

  • Aurrez aurre: Euskarabideak dituen edozein egoitzatan.
  • Online: Euskarabideako webgunean argitaratzen den estekaren bitartez.

Klaseak hartzeko tokia: EUSKARABIDEA, Bartolomé de Carranza, 5 (Jose Maria Iribarren ikastetxeko sarbidetik). Iruñea.

Baimena: bakoitzak berea gestionatuko du. Baimena eskatu behar da eskaera egin baino lehen, ahal bezain azkar.

  • Baimenaren beharra: ordu konpentsazioa edukitzeko, beharrezkoa da nagusiaren baimena edukitzea.
  • Baimena gestionatu: baimena kudeatzea eskatzailearen esku dago.
  • Unitateen erantzuna: unitateek baimenduen zerrenda Euskarabidera bidaliko dute.
  • Baimenaren prozedura: Dokumentu honetan zehaztu zen (ikus araua)
  • Norberaren denboran ikastaroak egin: badago norberaren denboran ikastaroak egiteko aukera, ordu konpentsaziorik gabe alegia.

Ordu konpentsazioa:

  • Nork du eskubidea: euskarazko ikastaroak egiteagatik, langile publiko guziek eskubidea dute beren lanorduetan ordu konpentsazioa edukitzeko.
  • Araudia: ordu konpentsazioak arau hauen bidez zehazten dira: 195/1993 Foru Dekretua (ikus araua) eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 1311/2010 Ebazpena (ikus araua). Hona hemen ikastaroen konpentsazioak:
    • Ikastaro estentsiboak: denboraren erdia lanaren kontura eta beste erdia langilearen denboratik.
    • Autoikaskuntza tutorizatua: mintza saioen denboraren erdia lanaren kontura, beste erdia langilearen denboratik.
    • Ikastaro trinkoak: lanaren orduen kontura eginen dira.

Ikasle berriak: Azkenengo bi ikasturteetan ikasle izan ez direnek mailaketa proba egin behar dute.

Mailaketa proba:

  • Nork egin behar du: ikasle berriek eta berriro izan nahi dutenek.
  • Salbuespenak:
    • A1.1 maila (hasierako maila) egin nahi dutenak: mezu bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Euskarabidean ikasle izan direnak.
    • Azkenengo bi ikasturteetan Zubiarten ikasle izandakoak. Horretarako, hori adierazteko mezu bat bida-      liko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
    • Azkenengo bi ikasturteetan hizkuntza eskola ofizial batean ikasle izandakoak. Horretarako, egiaztagiriaren kopia bat bidaliko dute euskarabidea@navarra.es helbidera.
  • Mezua jaso ezean, Euskarabideak ikaslearekin kontaktuan jarriko da mailaketa proba egiteko

Kreditazio agiria: Aurrez aurreko ikastaroetako ikasleek (estentsibo, trinko eta autoikaskuntza tutorizatua) Euskarabideak antolatutako azterketa gaindituz gero, behin-betiko balioa duen eta hautaketa prozesuetan erabil daitekeen ziurtagiri bat eskuratuko dute.

Bertaratze agiriak: Klaseen edota jardueren %80 jaso behar dira bertaratze agiria jaso ahal izateko. Gainera, hutsen kopurua %20tik pasatzen bada, ikasleak ezin izanen du bertaratze agiria lortu.

Bertaratze txostenak: Hilero baimena eman duen arduradunak txosten bat jasoko du, hala eskatzen badu.

Taldeak egin, zerrendak argitaratu eta bestelako argibideak:

  • Taldeak egin: jasotzen diren eskaeren eta baliabideen arabera, taldeak sortuko ditugu.
  • Zerrendak: behin-betiko zerrendak eta taldeak Euskarabideko webgunean argitaratuko dira.
  • Argibide gehiago: Euskarabidean, 848 426054 telefonoan edo euskarabidea@navarra.es postan.

Euskarazko prestakuntzaren oinarri orokorrak (dokumentuari esteka)

 

Beste erakunde batzuek emandako prestakuntza

Euskarabideak eskaintzen dituen ikastaroetan parte hartu ezin duten langileek prestakuntza jasotzen ahal dute beste erakunde batzuek ematen dituzten ikastaroen bidez, eta ondoren, matrikula gastua ordainduko zaie, 195/1993 Foru Dekretuak xedatzen duen eran (ikus araua).

Horretarako eskaera egin beharko dute eta dokumentazioa aurkeztu (argibideak hemen).
 

Programak