Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

Kantaitan

  • Izenburua: Kantaitan
  • Mota: Musika
  • Antolatzailea: Altsasuko AEK eta Kima euskara taldea
  • Kontaktua: www.altsasukokima.com; http://itsasieuskaltegia.blogspot.com;
  • Data: 2010-09-13
  • Ordua: 22:45etan
  • Lekua: Foru Plazan
  • Herria: Altsasu 31800
  • Azalpena:

     

    Iazko festetako esperientzia positiboaren ondoren Kima Euskara Taldeak eta Altsasuko AEK-k sustatuta, aurten berriro ere, Altsasuko festetan herri kantaldia izanen da. Kantatzeari kantaitan esaten zitzaion eta kantaldiari izen hori eman diote: Kantaitan.
     
    Kaitaitan ekimenarekin Kimak eta AEK-k euskararendako espazio ludiko bat sortu nahi dute festen barruan. Kantu afaria herritarren bilgune bat izan nahi du, zeinetan altsasuar guztiek ongi pasatu dezaketen lehengo eta oraingo euskal kantak abesten. Guztia errazteko abestuko diren kanten letra jasoko duen liburuxka banatuko da.
     
    Kantaitan saioa ezinezkoa litzateke hura gidatuko duten musikari altsasuar talde aparta gabe. Haiek aukeratutako errepertorioan euskal kantagintzako lehengo eta oraingo kantu ezagunak daude, kantaldia adin guztietako pertsonendako gozagarri izan dadin. Errepertorioan atzoko eta gaurko euskal kantu ezagunak bildu dituzte. Guztiak ederki pasatzeko entseatu dute gainera. 
     
    Kantatzeko eskaintzaren barruan, besteak beste, Alejotxo kantua dago. Arantzazuko artxiboan topatu zuten Hiru Truku taldeak. Kantuak jasotzen duenez, XIX. mendearen bukaeran, Altsasu ingurura, trenbidean lan egitera, langile frantses asko etorri omen ziren eta Altsasuko neskatilak frantses mutil horiekin interesatu ziren. Horietako bat zen Alejotxo. Hiru Truku taldeak kantua doinurik gabe opatu zuen eta Azkuek Arizkungo Francisca Irigoyeni ikasitako doinu bat hartu zuen kantua osatzeko. 
     
    Herri kantaldia irailaren 13an izanen da, astelehenarekin, 22:45etan. Foru plazako eskenatokian egonen dira musikariak eta haiek jarritako doinuari ahotsa jarri beharko diete altsasuarrek. Eguraldiak lagunduko ez balu Kantaitan Gure Etxea eraikineko beheko solairuan eginen litzateke.
     
    Zezensuzkoaren ondoren, indarrak hartzeko zerbait jan eta gero, antolatzaileon eta musikarien gonbitea da elkarrekin kantatzen aritzea.