Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

Anari-ren kontzertua

  • Izenburua: Anari-ren kontzertua
  • Mota: Musika
  • Antolatzailea: Iruñeko Udala
  • Data: 2010-06-24
  • Ordua: 20:30tan
  • Lekua: Erraldoien Txokoa (Descalzos karrika)
  • Herria: Iruña
  • Azalpena:

    'Kantu eta Hitza' zikloaren barruan, Anari-ren kontzertua: 'Irla izan'. Sarrera doan.

    Anari Alberdi Azkoitiko abeslari, pianojotzaile,
    konpositore eta ekoizle gipuzkoarra
    Psych Out taldean hasi zen
    musikaren munduan, bateria jotzen,
    eta 1997. urtean atera zuen bakarkako
    lehen diskoa. Hainbat taldetako
    musikariak lagun, 6 disko kaleratu ditu
    guztira –horietako bat Petti musikari
    nafarrarekin elkarlanean–, eta dendenek
    jaso dituzte kritikaren laudorioak:
    Habiak, haren bigarren diskoa,
    Espainian XX. mendean kaleratu diren
    disko hoberenen zerrendan sartu zuen
    Rockdelux aldizkariak. Hainbatek, bestalde,
    PJ Harveyrekin (PJ Harvey euskalduna
    deitu diote Anariri), Cat Powerekin
    edo Nick Caverekin parekatu izan
    dute. Abestien letrek Hans Magnus
    Enzensberger, Eduardo Galeano edo
    Ruper Ordorikaren testuak hartzen
    dituzte inspirazio-iturri.
    2007. urtean, Bidehuts diskoetxea sortu
    zuen, Inoren Ero ni eta Lisabö taldeetako
    hainbat kiderekin. Aipatu diskoetxean
    argitaratu du, hain zuzen, Irla
    izan lana, zeina Espainiako disko hoberenen
    zerrendan sartu baita. Irla izan
    diskoan inoizko Anari suharrena eta
    ausartena topatu dugu. Aipatu lanean,
    Thalia Zedeken edo Nick Caveren eraginak
    antzeman daitezke, bai eta Dylanen
    kanta batzuenak ere, eta erritmoak,
    oro har ertaina bada ere, goia jotzen
    du abestien bukaeran.
    FITXA ARTISTIKOA
    Anari Alberdi
    AHOTSA ETA GITARRA
    Joaquin Pascual
    SINTETIZADOREAK ETA PIANOA
    Borja Iglesias
    GITARRA
    Mikel Abrego
    BATERIA
    Xabier Olazabal “Drake”
    BAXUA
    Maite Arroitajauregi
    BIOLONTXELO
    Txap
    GITARRA
    Beñardo Goietxe