Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia. Sarrera doan. Ziudadelako Mixtoen Pabilioiako 1. solairuan burutuko da.
Kiki, Koko eta Moko pailazoek alaitasunez bete nahi dituzte bazter guztiak. Lamia bat azaltzen da, eta ezinean dabiltzala ikusirik, ur-tanta garbi eta puruak eskaintzen dizkie. Esan eta izan, urak ingurumen osoa garbitzen du. Pailazoek, publikoaren partaidetzarekin, gogoz laguntzen diote zuhaitz lehor bati, jorrai-dantza eginez.
Zuhaitza azalberritzen hasten da, eta hostoak ateratzen zaizkio. Harra arbolaren hosto txit gozoak jaten hasten da eta laguntza eskatzen digu denoi. Pailazoek eta ikusleek harraren ametsik handiena egia bihur dadin lortzen dute: tximeleta eder eta xarmanta bilakatzen da. Arbolari loreak sortzen zaizkio, eta irri zoragarria ezpainetan.
Azkenean elkarturiko guztiek alaitasunaren ase-betea ospatuko dute,dantza eginez, irri eta barre artean murgildurik.
FITXA ARTISTIKOA
Kiki, Koko eta Moko pailazoak (egileak, zuzendaritza, musika, argiak eta soinua)
Aláyn Pérez De San Román (Kiki)
Pedro Mari Zabala (Koko)
Ainhoa Ruiz (Moko)