'Kantu eta Hitza' zikloaren barruan, Kerobia taldearen emanaldia: 'Epilogo'. Sarrera doan.
Kerobia pop-rock musika-laukote
iruindarra 2001. urtean sortu zen, eta
erabat finkatuta dago, honezkero,
haren musika-ibilbidea. Egunera arte
5 disko kaleratu ditu, eta hainbat musika-
lehiaketa irabazi ditu (Nafarroako
Unibertsitate Publikoko Pop Rock
lehiaketa eta Bilbo Hiribildukoa, besteak
beste). Halaber, talde hoberenarendako
Gaztea saria eskuratu zuen,
2009. urtean. Horrek guztiak ospe
handia ekarri dio euskaraz egindako
pop munduan.
Epilogo izeneko diskoan aurreko lau
lanen muina bildu du, haiei formato
intimoa eta akustikoa emanez. Gunearen
atrezzoa bestelakoa izanen da, eta
bertan Maite Gurrutxaga irudigilearen
diapositibak proiektatuko dituzte. Kerobiaren
lan batzuk –Iraganean eta argia
ikusi ez duten beste hainbat– berriz ere
interpretatuko dituzte, eta, horrez gain,
hiru istorio labur kontatuko dituzte,
ikusleekin gogoetarako eta hartu-emanetarako
bidea egite aldera.
FITXA ARTISTIKOA
Alberto Isaba
KONTRABAXUA ETA AHOTSA
Mikel Isaba
PIANOA ETA SINTETIZADOREAK
Mikel Zorrila
BATERIA ETA AKORDEOIA
Xabi Bandini
GITARRA AKUSTIKOA ETA AHOTSA