Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Euskararen agenda

'Jarraiduraz eta irekiduraz, han eta hemen'

  • Izenburua: 'Jarraiduraz eta irekiduraz, han eta hemen'
  • Mota: Hitzaldia
  • Antolatzailea: Iruñeko Udala
  • Data: 2010-04-29
  • Ordua: 19:30etan
  • Lekua: Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoa (Descalzos karrika)
  • Herria: Iruña
  • Azalpena:

    Bizi dugun euskaltasun honek ematen digu zubi bat munduko herriak ukitzeko. Ukipen horrek batzuetan gure begiratua apur bat osatzen lagundu dezake.
    Han eta hemen, badute kultura-komunitate txikiek oreka gaiztoan ibili beharra. Jarraiduraren eta irekiduraren arteko orekan, besteak beste.
    Lodiak dira euskal kultura-komunitatearen ajeak. Lodiagoak, ziurrenik, beste kontinenteetako jatorrizko herrienak.
    Horretaz gogoeta batzuk egin litezke, euskal herrietako eta herri andinoetako esperientzia batzuk aitzaki hartuta.

    Jon Sarasua

    Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966). Kazetaritza eta Soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996an Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen.
    Bertsolaritza munduan oso gazte hasi zen. 1986an, 19 urte zituela, Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista izan zen. Bere anaia den Aitor Sarasuarekin batera Fauna txiki bat bertso berritan diska kaleratu zuen (Elkar, 1995).
    2002. urterarte Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna izan zen.
    Gizarte erakundeen sorkuntzan ibilia eta idazten ere jarduna da. Aldizkari eta prentsarako artikulu mordoa idatzi ditu. Bertsolaritzari buruzko zenbait liburu ere argitaratu du, Zozoak beleari (Alberdania 1997), Andoni Egañarekin batera, eta lau hizkuntzatan argitaratu zen El arte del bertsolarismo (Bertsolari liburuak 2001) Andoni Egaña eta Joxerra Garziarekin elkarlanean.
    Soziolinguistika arloan ere saiakera bat idatzi du: Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean (Gara 1997)
    Egun Lanki Lankidetzaren Ikertegiko zuzendaria da. HUHEZI Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen barruan.
    Lankik kooperatibismoaren historia eta oinarri filosofiko eta sozialak ikastea eta bultzatzea du helburu, eta asmo honekin egiten du lan munduko osoko kooperatibei prestakuntza eskainiz, integrazio sozial eta etorkizunerako tresna baliagarriak bilakatuko direlakoan, batez ere garapen ekonomikoaren bidetik oraindik abiatu ez diren herrialdeentzat, andinoak kasu.