Euskara ikasi

Norbanakoen laguntzak ikastaroetarako

Nafarroako herritar helduek dirulaguntzak euskara ikasteko eska ditzake; bai Nafarroako Gobernuaren deialdien bidez, bai udal entitateen deialdien bidez.

  • Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak

Dirulaguntza deialdiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira, eta bertan ezartzen dira hiritarrek bete beharreko baldintza guztiak eta jakingarriak diren alderdi guztiak.

Den moduan dela ere, dirulaguntza eskaera egin nahi duenak kontuan hartu beharko du ikasi nahi duen euskaltegiak baldintza tekniko egokiak dituela, alegia, izan dadila Nafarroako Gobernuarekin helduen euskalduntzean elkarlanean aritzen den euskaltegia; besteak beste, AEK erakundearen euskaltegiak, IKArenak ala Bai&by euskaltegiarena.

  • Nafarroako Gobernuko laguntzen gaineko informazio gehiago orrialde honetan kontsultatu daiteke: sartu
  • Euskaltegien gaineko informazio gehiago: sartu
  • Toki Entitateen gaineko informazio gehiago: sartu