Euskararen Nafar Kontseilua

Eginkizunak

Nafarroako Euskararen Kontseiluaren eginkizunak honakoak dira:

a) Txosten ez-lotesleak ematea hizkuntza normalizazioari buruzko xedapen orokorreko proiektuen eta arlo horretako plan orokorren gainean.

b) Euskararen Plan Estrategikoaren garapenaren eta betetze-mailaren jarraipena egitea.

c) Euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean proposamenak eta iradokizunak egitea.

d) Arloan eskumena duten administrazioetako edozeinek eskatzen dizkion hizkuntza plangintza eta normalizazio arloko txosten eta kontsulta guztiak egin eta erantzutea.

e) Lan batzordeek egindako balizko txostenak eta proposamenak aztertzea eta, kasua bada, onestea.

f) Kontseiluak egindako jardueren urteko memoria onestea eta Nafarroako Gobernuari bidaltzea.

g) Indarrean dauden xedapenek berariaz esleitutako gainerako eginkizunak.

Atzera