Dirulaguntzak

Nafarroako Foru Komunitatean euskararen erabilera eta presentzia eremu sozioekonomikoan sustatzeko laguntzak

2024ko deialdia

Norentzat:

Nafarroan kokaturik dauden lantokien jabe edo kudeatzaile diren Europar Batasuneko edozein estatutako pertsona juridiko pribatua.

Deskribapena: 

Bideratu den aurrekontua, gehienez ere, 156.000 eurokoa da.

  • Modalitateak:
    • 1. modalitatea:  25.000 euro. Euskara Plana egitea.
    • 2. modalitatea: 109.000 euro. Euskara Planaren kudeaketa 2024an, aurretik egindako Euskara Planari lotua.
    • 3. modalitatea: 10.000 euro. Ekintza edo jarduera zehatzak, Euskara Plan bati lotu gabe.
    • 4. modalitatea: 12.000 euro. Hauetara bideratutako inbertsioak:
      • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortze
      • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
      • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

 

43E/2024 Foru Agindua, apirilaren 18koa, deialdia honesten duena.

63E/2024 Ebazpena, abuztuaren 8koa, deialdia ebazten duena.

Atzera