Hitzarmenak
2025eko hitzarmena Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Euskarabidearen artean
Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa lankidetza hitzarmena sinatu dute 2025. urtean “Jorge Oteizari
buruzko saiakera grafikoa eta bisitak eta eskola-kanpaina elebiduna” programa Nafarroako Foru Komunitatean gauzatzeko xedez.
Jorge Oteiza Fundazio Museoa zerbitzu publikorako erakunde kultural pribatua da. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du eta Jorge Oteizak 1992. urtean Nafarroari emandako ondare aberatsa zaindu etaezagutzera ematea du helburu. Fundazioari dagokio bere ondare osoa zaintzea, artatzea eta katalogatzea, bai eta ondare hori hedatzeko baliabideak eskuratzea.
2025eko hitzarmena Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Euskarabidearen artean