Dirulaguntzak

Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak

2025EKO DEIALDIA

Norentzat:

Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona juridikoek.

Deskribapena:

Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko laguntzen deialdia.

Zuzkidura 1.444.000 eurokoa da, gehienez.

  • Modalitateak:
    • Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 110.000 euro.
    • Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 75.000 euro.
    • Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 461.000 euro.
    • Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 70.000 euro.
    • Euskara hutsezko irratiak: 510.000 euro entitate juridiko pribatua duten irratientzako eta 18.000 euro udal irratientzako.
    • Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 euro.
    • Online euskarria duten Euskarazko komunikabideak edo Nafarroan zabalkundea duen eta euskara erabiltzen duten online euskarriak: 100.000 euro.
    • Euskara hutsezko online komunikabideak: 70.000 euro.
    • Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 10.000 euro.

Informazio gehiago eskuratzeko

 

Aurrekoak

Atzera