Dirulaguntzak

Euskara ikasteko helduentzako norbanakoen laguntzak

2019ko deialdia

7/2020 Foru Agindua, ekainaren 15ekoa, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena. 

Laguntzak emanen dira euskara ikasteko ikastaroengatik eginiko ordainketetarako. Ikastaro horietarako matrikulek, betiere, 2019ko urriaren 31ren ondoren eginak beharko dute, eta ikastaroek amaituta beharko dute 2020ko irailaren 30ean. Horrela, aurreko deialdian eskabideak aurkezteko epearen ondoren eginiko matrikulengatiko gastuak ere aurkezten ahalko dira deialdi honetan; dirulaguntzen deialdi hura Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 25eko 37/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Era berean, 2020ko urtarrilaren 1a baino geroago hasitako ikastaroetarako eginiko ordainketak ere aurkezten ahalko dira deialdi honetan, udako ikastaroei dagozkienak barne. Ikastaroek, edozein modutan, amaituta beharko dute 2020ko irailaren 30ean.

37/2019 Foru Agindua, ekainaren 25ekoa, deialdia onesten duena (2019ko urriaren 1etik 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako).

Laguntzak emanen dira 2019ko urriaren 1etik 31ra bitarte hasten diren ikastaroengatik eginiko ordainketetarako. Ikastaroek, betiere, amaituta egon beharko dute 2020ko ekainaren 30ean.

 

Atzera