Dirulaguntzak
Euskara ikasteko helduentzako norbanakoen laguntzak
2018ko deialdia
Norentzat:
Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrak, baldin eta Nafarroan gutxienez urte beteko herritartasuna badute.
Salbuespenak:
- Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
- Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte eta.
44/2018 Foru Agindua, irailaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitarte hasten diren ikastaroetarako.