Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Euskara Nafarroan

Datu sozio-linguistikoak

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeko 5. artikuluko 3. puntuan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak aldian-aldian errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak egitea aginduko du eta horren berri Parlamentuari emanen dio.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren eginkizunetako bat da euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta egitea.

Agindu hori betez, aldian-aldian zenbait inkesta soziolinguistiko egin da. Hona hemen azpimarratu beharrekoak:

1. Euskararen gaineko azterlan soziolinguistikoa Nafarroan. 2003. Hizkuntza gaitasuna, erabilera eta jarrerak. Inkesta horretan Nafarroako biztanleriaren egoera aztertu da, Nafarroan mintzatzen diren hizkuntzen aldagaia abiapuntu harturik. Alderdi hauek hartu dira kontuan:
       a. Biztanleriaren banaketa, hizkuntza gaitasunaren arabera.
       b. Hizkuntza eskuratzeko modua.
       c. Erabilera esparruak.
       d. Euskararen egoera nahitaezko irakaskuntzan eta helduenean.
       e. Euskararen balioespena gizartean, komunikabide sozialetan.
       f. Nafarroako Gobernuaren lana nola ikusten den.

2. Azterlan soziolinguistikoa Iruñean eta Iruñerrian. 2006. urtea Inkesta horretan Iruñeko eta Iruñerriko biztanleriaren egoera aztertu da. Horretarako alderdi hauek hartu dira kontuan:
       a. Biztanleriaren banaketa, hizkuntza gaitasunaren arabera.
       b. Euskara: transmisioa, erabilera eta ikaskuntza.
       c. Euskara eta irakaskuntza.
       d. Euskara gizartean.
       e. Iruñerriko eremu ez-euskalduneko biztanleak eta euskara.

3. Euskararen egoera Sakanan 2007. Azterlan honetan euskararen egoeraren ikuspegi orokorra bildu da. Azpimarratu dira, besteak beste, hizkuntza profilak, hizkuntza gaitasuna, transmisioa eta erabilera, eta sakandarren jarrera euskararen aurrean eta etorkizuneko ikusmoldeak. Laster argitaratuko da Euskarabidearen webean.

4. Euskararen gaineko inkesta soziolinguistikoa Nafarroako Foru Komunitatean. 2008. Berriki esleitu da euskararen gaineko inkesta soziolinguistikoa Nafarroako Foru Komunitatean egiteko kontratua. Uste da 2008ko abendurako prest izanen dela.

Argibide gehiagorako: Nafarroako Estatistika Institutua.