Ze berri?
NAPIko 2012-2013 Ikastaroen eskaintza
Moodle
Aste honetako toponimoa
Mediateka
Donejakue Bideko kultur eta hizkuntza anitztasuna.
Euskarabideko Liburutegia
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa

Argitalpenak

Alex, nire laguna

Alex, nire laguna
  • Izenburua: Alex, nire laguna
  • Egilea: Maite eta Mikel Gurrutxaga
  • Mota: Etxepare Saria
  • Argitaratzailea: Pamiela Argitaletxea
  • Data: 2010-09-23
  • Salneurria: 14 euro
  • Orriak: 32 orrialde, koloretako irudiekin, 21 X 29,7 zm

Azalpena

Alegiazko lagunaren gaia maiz agertzen da haur eta
gazteentzako literaturan. Kontakizun honen protagonistak,
haren bitartez, aurre egiten dio bakardadeari, eta horri esker
adierazten ditu bere sentimenduak. Baina adiskide mutu leial
honen presentzia lausotuz joanen da Ixabel beste lagunarte
bat eta beste adiskide batzuk izaten dituen heinean. Alex
desagertu eta, pixkana-pixkana, haurtzaroko oroitzapen goxoa
bihurtuko da.
“Alex, nire laguna” ipuinak haurrentzako euskarazko album
irudidunak sortzeko Etxepare Sariaren IV. Edizioa irabazi zuen
2010ean (zenbait toki entitatek antolatua Euskara Zerbitzuen
bitartez). Epaimahaiak -Miren Agur Meabe eta Patxi
Zubizarreta idazleek eta Aitziber Alonso eta Mikel Valverde
irudigileek osatua- hauek nabarmendu zituzten: “liburuaren
xarma berezia, testuaren eta irudiek zeinen zoragarri egiten
duten bat”, kalitate estetikoa, hizkera poetikoa eta irudien
kutsu zinematografikoa.
 

MIKEL GURRUTXAGA (Amezketa, Gipuzkoa, 1972)
Haurrentzako zein umeentzako zenbait kontakizun laburren
egilea da.
 

MAITE GURRUTXAGA (Amezketa, Gipuzkoa, 1983)
Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta Bartzelonan, baita
Irudigintza ere Bartzelonako Escola Donna-n. Haurrentzako
zenbait libururen irudiak eginak ditu.