Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Albisteak

NAFARROAKO TOPONIMIARI BURUZKO IKERKETA LANEN LEHIAKETAREN SARIA.

2019ko urtarrilaren 11a

Urriaren 19ko 51/2018 Foru Aginduaren bidez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Nafarroako toponimiari buruzko ikerketa lanen lehiaketaren deialdia onetsi zen.

Epaimahaiak aurkeztutako lanen gaineko balorazioa egin zuen deialdian zehaztutako irizpideei jarraikiz, eta honako lan hauek saritzea proposatu zuen:

  1. Jesús Ondarra Erdocia, Bakaikuko leku-izenez hausnarrean lanagatik. Horretan, Jesús Ondarrak Bakaikuko toponimiari buruzko ikerketa burutu du toponimo bakoitzaren alderdi geografikoan, historikoan eta filologikoan sakonduz. Horretarako, urte luzetako landa-lana egin du eta hainbat artxibategietako agiriak arakatu ditu.
  2. Fco. J. Perurena Loyarte, Bordarien sorrera Areson eta Leitzan lanagatik, zeinetan XV. eta hurrengo mendeetako agirien bidez Areso eta Leitzako bordarien sorrera eta bilakaera nola gauzatu zen azaltzen duen. Horretarako, hainbat artxibategitako dokumentuak baliatu ditu.

Horregatik, Euskarabideko zuzendari-kudeatzailearen Ebazpenaren bidez, deialdian ezarritakoarekin bat eginez, irabazle bakoitzak 5.000 euroko kopurua jaso du, eta lau hilabeteko epean lan horien argitalpena gauzatu beharko dute.