Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Albisteak

Expolangues Paris 2010

2010ko otsailaren 03a

 

 

Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, Expolangues Paris 2010 hizkuntzen azokan parte hartu zuen.

 

 

Otsailaren 3tik 6ra bitartean Parisen egin zen Expolangues hizkuntzen azokaren 28. edizioa. Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere Nafarroako Gobernua parte hartu zuen hizkuntzen ikaskuntza eta eleaniztasuna sustatzen dituen azoka garrantzitsu honetan. Azoka honetan tokia izan zuten irakaskuntzako eta itzulpeneko profesionalek, hizkuntzak ikasteko egonaldiek eta argitaletxeek. Expolanguesen 25.000 bisitaritik gora bildu ziren, baita 30 herrialdetako 80 hizkuntza ordezkatzen zituzten 200dik gora erakusketari ere. Aurten, Expolangues 2010 azokak katalana izan zuen ohorezko gonbidatu. Lema, hauxe: "Katalana, 10 milioi europarren hizkuntza".

 

Nafarroako Gobernuko standa erakundeendako gunean egon zen eta Foru Komunitateko aberastasun kulturala eta hizkuntza aniztasuna erakutsi zituen. Azken urteotan turismo linguistikoa garrantzia hartzen joan da baliabide ekonomiko bat gehiago balitz bezala. Erakutsitako dokumentazio anitzaren artean, gure Komunitateko aukera turistikoei zegokiena nabarmendu zen.

 

 

Loturak:

 

- Expolanguesen Web orria: http://www.expolangues.fr/indexELgb.htm

 

 

Material osagarria