Topoklik lehiaketa
Administrazioan euskeraz ere bai
Nafarroako Administrazioan Euskara Ikastaroak 2010/2011
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Moodle
Ze berri?
Xornal Galicia

Albisteak

Euskarabideak euskara prentsan, irratietan eta telebistetan erabiltzeko laguntzetarako deialdia egin du

2010ko martxoaren 17a

Deialdia 2010eko martxoaren 17ko 34 zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu da. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko apirilaren 16an bukatuko da.

Deialdiaren xedea da Nafarroako komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko laguntzak ematea. Horretarako 220.000 euro banatuko dira.
Lagunduko diren modalitateak honako hauek dira: euskarazko eta gaztelaniazko hedabideak (prentsa, aldizkariak, irratiak, telebistak eta programak euskaraz garatzen dituzten edo euskaraz informazioa ematen duten Internet bidezko komunikabideak).
Argibide gehiago nahi izanez gero, jo honako helbide honetara: 

Euskarabidea - Euskararen Sustapenerako Atala
Biurdana kalea 1,1. solairua
31011 Iruña
Tel.: 948-199904