Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Albisteak

Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroak: 2018-2019 ikasturteko eskaintza - 2. matrikulaldia

2018ko urriaren 19a

Azaroaren 19tik 23ra bitarte zabalduko dugu langile publikoei zuzenduriko 2018-2019 euskara ikastaroetan izena emateko bigarren epea.

Hori dela eta, eskaintzen diren ikastaroei buruzko informazio guzia kontsulta dezakezue. Bai euskara ikasteko ikastaroak, bai euskara hobetzeko ikastaroak. Informazioa.

Jakizu, bestalde, euskara-ikastaroa ordu konpentsazioarekin egin nahi baduzue, baimena beharko duzuela. Honekin batera doakizue formulario bat (denok bete beharrekoa) adierazteko baimen hori baduzuen ala ez. Behin dokumentu hori sinatuta, posta elektronikoz bidali beharko duzue (euskarabidea@navarra.es) edota Euskarabidearen bulegoetako edozeinetan aurkeztu.

Formularioa bidalita duzuenean, gogoratu izena eman beharko duzuela Euskarabidearen webgunean, azaroaren 19tik aurrera.

Informazio gehiagorako deitu 848425213 / 8484226054 telefonoetara edo idatzi euskarabidea@navarra.es helbidera.