Euskararen adierazle sistema
Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Toki Entitateen Izendapen Ofizialak
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es
Eurogutunaren Ebaluazioa

Albisteak

“Eman like euskarari”, helduen euskalduntze prozesua sustatzen duen kanpaina berria

2018ko abuztuaren 31a

Gobernuak diru-laguntzak emango ditu lehenengo aldiz, gaur hasi den matrikula egiteko

Nafarroako Gobernuak, 35 tokiko erakundeekin eta euskaltegi publiko zein gizarte ekimenekoekin, “Eman Like Euskarari” kanpaina jarri du abian, helduen euskalduntze prozesua sustatzeko. Gaur aurkeztu den kanpaina, Nafarroako Foru Komunitatean zehar sakabanatuta dauden 35 ikaskuntza zentro hauek ireki duten izen emate epearekin batera hasi da.

Aurtengo berrikuntza da, Euskarabideak, Nafarroako Gobernuak eskainiko dituen diru-laguntzak aurkeztu dituela eta azken hauek tokiko erakundeek urtero ematen dituzten laguntzei gehitzen zaizkie.

Bigarren urtez, Nafarroako Gobernuak sektore honetan lan egiten dutenekin, tokiko erakunde eta euskaltegiekin batera egiten duen kanpaina da. “Eman Like Euskarari” kanpaina, Foru zuzendaritzak eta euskarazko zerbitzua eskaintzen duten udal-erakundeek diseinatu dute eta 40.000 euro inguruko inbertsioa du.

Kanpaina honen helburua da, Euskararen Plan Estrategikoko (2016-2019) bi ardatzekin bat eginez, Nafarroako helduei euskara ikastera edo beren ikaskuntza-prozesuarekin jarraitzea animatuz, bi ezaugarri nagusi kontuan hartuz: batetik, hizkuntza honi esker, euskal kulturaz eta giza eta lan harremanetaz gozatzeko dauden aukerak eta, bestetik, bai euskaltegiek eta bai euskal hiztun eremuek eskaintzen duten laguntza edozein ikaslek bere ikasketak arrakastaz amai ditzan.

Kanpaina gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan Mikel Arregik, Euskarabideako zuzendariak; Oihan Mendok, Garesko alkateak, tokiko erakundeeen izenean; Ascen Argandoña Martinezek, Barañaingo Sahats-Ika euskararen irakaskuntzarako zentroko zuzendariak, gizarte ekimeneko irakaskuntzako zentroen izenean, eta Xabi Garciak, Nafarroako AEKako arduradunak.

Mikel Arregik, Euskarabideako zuzendariak azaldu duenez, Nafarroako gizarteak errekonozitua du gure hizkuntza, euskera, ezagutzeko eskubidea, eta Eskurabidearen konpromezua testuinguru horretan biltzen da, gure erkidego guztian eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuz: eskaintza publikoaren gehitzea, gizarte ekimeneko euskaltegien ekimen goraipagarria lagunduz eta euskara ikasi nahi dutenei laguntza ekonomikoak eskainiz.

Gainera, Mikel Arregik nabarmendu duenez, “kanpaina honek islatzen duen moduan, euskarak gazteei etorkizunerako bide berriak zabaltzen dizkie, bai gizarteratzerakoan, bai kulturaz gozatzeko, bai integratzeko”.

Bestalde, Oihan Mendok, tokiko erankudeen ordezkari moduan, euskara ikastarekoan gizarteak erakusten duen ahalegin pertsonala zein ilusioa nabarmendu ditu, eta halaber, Nafarroako herriek urteroko laguntza ekomonikoen bitartez, euskararekiko duten konpromezua azpimarratu du. Zentzu honetan, euskaltegietan euskara ikasi nahi duten ikasleen matrikula eskuragarriagoa egitea da asmoa.

Ascen Argandoña Martinez, Barañaingo Sahats-Ika euskararen irakaskuntzarako zentroko zuzendariak gizarte ekimeneko zentroen lana aipatu du, “erraztu egin behar zaio bidea nafar guztion hizkuntza ikasi nahi duen helduari”.

Bideoa eta webgunea

Kanpainak www.euskaraikasi.nafarroa.eus webgunean ikus daitezkeen bideo nagusia eta hiru gehigarri ditu. Webgunean gainera euskara ikasteko dauden zentroen eskaintza jasotzen da, bai zentro publikoak (Hizkuntza Eskola Ofiziala -Iruñea, Tutera eta urrutiko ikaskuntza- Zubiarte euskaltegia eta Euskarabidea) eta baita gizarte ekimeneko euskaltegiak (AEK, IKA eta Bai&By) ere, hala nola euskara ikastaroetan izena ematen dutenek jaso ditzaketen laguntzen berri, bai banakakoak zein Nafarroako Gobernuak eskainitakoak.

Irailean 012 telefonoaren bitartez helduek Nafarroa osoan euskara ikasteko dituzten aukeren berri eskainiko da 08:00etatik 19:00etara bitartean, aipatutako laguntzen informazioa helaraztearekin batera.

Publizitate kanpaina irailean zabalduko da bide ezberdinak erabiliz, hala nola sare sozialak, Nafarroan eta Nafarroarako editatzen diren egunkarietan, erkidegoko irratietan zein herrialdeko zonalde ezberdinetako aldizkarietan iragarkiak txertatuz. Tokiko erankude zein irakaskuntzarako zentroek ere kanpaina zabalduko dute haien bitartekoak erabiliz.

2018-2019 ikasturtean, 5.931 pertsonak eman zuten izena sare publikoko zentro zein gizarte ekimeneko euskaltegietan, 2017-2018ko ikastaroarekin alderatuz %7,5eko igoerarekin.