Lege oharra

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.euskarabidea.es/euskara/euskaltegiak web gunearen bidez erabiltzaileak euskaltegiei eman beharreko diru-laguntzak kudeatzeko beharrezko informazioa sartuko du.

Erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna.

Euskarabidea, Instituto Navarro del Vascuencek datuak sartu ahal izateko gakoa emango dio. Erabiltzaileak aipatu gakoa arduraz erabili beharko du eta isilpean gorde.

Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedetarako ez erabiltzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

Webgune honetan dauden datu pertsonalak Euskarabidea, Instituto Navarro del Vascuence-ren fitxategi automatizatu batera igaroko dira.

Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Euskarabidea ez den hirugarrenei utziko.

Euskarabideak datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu.

Erabiltzaileak baimena ematen dio Euskarabideari bere datuak erabiltzeko, beti ere datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Euskarabidea, Instituto Navarro del Vascuence jo beharko du (Edificio IES Donibane - Calle Biurdana 1, 31011 Pamplona - Tel. 848 42 60 54).