Langile publikoen gunea

Ordu eta diru konpentsazioak

Diru-laguntzak euskara ikastaroak egiteko

Nafarroako hiritar guztiek eska ditzateke diru-laguntzak euskara ikasteko Nafarroako edozein euskaltegitan.

Langile publikoei zuzendutako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak arautuak ditu diru-laguntza horiek, 195/1993 Foru Dekretuan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek euskarazko ikastaroak egiteko.

Araudi horren arabera, euskara ikastaroa egiten duen edozein langile publikok berariazko laguntza eskatu ahalko du ikastaroa ordaintzeko. Jaso beharreko kopurua aldatuko da egiten duen ikastaroaren arabera: ikastaro estentsiboa, trinkoa, barnetegia…

Horretarako, euskaltegiak bermeduna izan beharko du eta baldintza tekniko egokiak izanen ditu, alegia, Nafarroako Gobernuarekin lankidetza duen euskaltegia izan beharko du.

Euskarabideari dagokio diru-laguntzak onartzea eta ordaintzeko eskumena, aurrekontuetako kontusailetan kasuan-kasuan den kontsignazioaren barnean.

195/1993 Foru Dekretuan dauzkazu diru-laguntzei eta ordu konpentsazioei buruzko informazio zehatzagoa. Horretaz gain, 1311/2010 Ebazpenean, dekretuan jaso gabeko zenbait konpentsazio arautzen dira, aurrez arautu gabeak, betiere. 

Den moduan dela ere, diru-laguntza eskaera egin nahi duenak eskaera egin beharko du eredu honen arabera, eta gainera dokumentu honetan aipatzen diren agiriak ekarri beharko ditu. Hori guztia egin beharko da behin ikastaroa amaitu denean.

Hiritar guztiei eskainitako diru-laguntzak

2018. urtetik aurrera, Nafarroan bizi den nornahik diru-laguntza eskaera egin ahalko du matrikula ordaintzeko gure erkidegoko euskaltegietan euskara ikastaroak eginez gero.

Diru-laguntza horiek arautuko dituen deialdia NAOn argitaratuko da irailetik aurrera, eta bertan ezarriko dira baldintza guztiak eta jakingarriak diren kontu guztiak.