Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Lan lerroak

Sustapena

Azalpena

Euskarabideak herritarrek euskara ezagutzeko eta administrazio publikoen aurrean erabiltzeko eskubidea babesteko jarduerak egiten ditu. Horiez gainera, zenbait programa prestatzen ditu gizarte esparru batzuetan euskararen berreskurapena eta garapena babesteko eta hizkuntzarekiko aldeko jarrerak bultzatzeko. Horretarako programa propioak prestatu eta diru-laguntzak ematen ditu:

- Euskarabideak nagusiki euskalkien azterketak eta bildumak, argitalpenak, kultura zikloak, erakusketak, hitzaldiak, etab. antolatzen ditu. Jarduera horiek euskaraz zein gaztelaniaz egiten dira eta haien xedea da euskararen errealitate kulturalaren berri ematea.

- Diru-laguntzen deialdien xedea da diruz laguntzea kultura entitateak eta komunikabideak, euskara bultza dezaten, eta toki entitateak, beren biztanleei zuzendutako jarduerak egin ditzaten. Era berean, jarduera hauek ere egiten ditu: euskarazko irakurmena bultzatzeko jarduerak eta euskara teknologia berrietan gero eta gehiago ager dadin bultzatzekoak.

Eginkizunak

a) Nafarroako euskalkien kontserbazioari eta garapenari dagozkion jarduera planak proposatzea.

b) Euskarazko agerpen kultural eta artistikoak, liburuen argitalpena eta ikus-entzunezkoak ekoizteko bultzatzea.

c) Euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea eta antolatzea, entitate eta administrazio publikoekin lankidetzan.

d) Herritarren elkarteekin lankidetzan aritzea, agerpen artistiko eta kulturalak euskaraz egiteko.

e) Nafarroako komunikabide sozialetan euskararen gero eta presentzia handiagoa bultzatzea.

f) Euskara komunikabide publiko eta pribatuetan sustatzeko egiten diren deialdiak eta hitzarmenak proposatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.

g) Nafarroako euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologietan agertuko dela bultzatzea.

h) Foru Komunitateko toki-izenen gainean jardutea, indarra duten legeen arabera.

i) Euskarazko funts bibliografikoak eta ikus-entzunezkoak eskuratzea, bildu eta jendaurrean jar daitezen.

j) Nafarroako euskararen mediateka sortzea eta kudeatzea.

k) Harremanak sustatzea Foru Komunitatetik kanpo bizi diren euskal hiztunen beste talde batzuekin.

l) Eremu ez-euskalduneko ikastolak finantzatzearen gaineko martxoaren 23ko 7/2007 Foru Legetik eratorritako betekizunak kudeatzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.