Euskarabideak dituen helburu orokorren artean honakoak daude: herritarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta hura eraginkor izan dadin behar bezalako tresnak finkatzea, baita euskararen berreskurapena eta garapena babestea ere. Prestakuntza Atalean helduek, Nafarroan zein gure Komunitatetik kanpo helduek euskara ikasteko egiten duten eskaera asetzeko ari gara lanean.
Ikastaroak eskaintzen ditugu, bai Administrazioko langileendako, bai helduendako, orokorrean. Helduak euskalduntzen gurekin lankidetzan aritzen diren beste entitateei diruz laguntzen ditugu.
Prestakuntza Atalak duen beste eginkizun bat euskara helduei irakasteko curriculuma egitea da, Nafarroako euskaltegien jardunak bideratuko dituen esparru didaktiko orokorra ezarriz.
a) Euskara helduei irakasteko behar diren baliabide pertsonalak, teknikoak eta materialak kudeatzea.
b) Foru Komunitateak kanpoan hedatzeko egiten dituen kanpainetan euskararen presentzia bultzatzea.
c) Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko entitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako euskararen presentzia, erabilera eta irakaskuntza sustatzeko.
d) Euskara helduei irakasteko curriculumeko edukiak prestatzea, gaurkotzea eta aztertzea, Hezkuntza Departamentuarekin koordinatuz.
e) Euskara helduei irakasteko behar diren material didaktikoak prestatzea eta hedatzea.
f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.