a) Europar Batasuneko eremu urriko hizkuntzen edo eskualdeetako hizkuntzen arloko legeen eta jardueren gaineko txostenak aztertzea eta prestatzea.
b) Euskarak Nafarroan duen errealitate soziolinguistikoaren gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak proposatzea, koordinatzea eta egitea.
c) Nafar komunitate zientifikoak euskararen gaineko ikerketa programetan (naziokoetan zein nazioartekoetan) parte har dezan bultzatzea.
d) Euskararen gaineko azterlanak, ikerketak eta estatistikak sustatzea, baita haiek argitaratzea ere.
e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.