Plan estrategikoa
Euskara Ikastaroak
Egiaztapenak
Autoikaskuntza
Nafar Hitz
Euskaltegi eta Gau Eskolen kudeaketa aplikazioa
Mediateka
Euskarabideko Liburutegia
navarra.es

Lan lerroak

Euskararen Nafar Kontseilua

Azalpena

Eginkizunak

a) Hizkuntza normalizazioari dagozkion plan orokorren eta arau proiektuen gaineko txostena ematea, onetsi aurretik.

b) Hizkuntza plangintzaren eta normalizazioaren arloan Gobernuak egindako galderen gaineko iritzia ematea.

c) Euskararen erabileraren eta sustapenaren gainean Gobernuari proposamenak egitea.

d) Indarrean dauden xedapenek berariaz esleitutako gainerako eginkizunak.

Partaideak

a) Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko kontseilaria, kontseiluko buru izanen dena.

b) Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari-kudeatzailea, kontseiluko buruorde izanen dena.

c) Kontseiluko kideak:

  • Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.
  • Komunikazioaren eta Erakundeekiko Harremanen zuzendari nagusia.
  • Kontseiluko buruak izendaturiko zuzendari nagusi bat, esparru hauetan: hezkuntza, toki administrazioa, lehendakaritza eta gobernu irekia, edo funtzio publikoa.
  • Euskaltzainburua.
  • Zazpi kide, erakunde eta entitate hauetako bakoitzak proposaturik, nork berea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Nafarroako Unibertsitatea.
Euskaltzaindia.
Eusko Ikaskuntza.
Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa.
Nafarroako Ikastolen Elkartea.
Nafarroako Kazetarien Elkartea.

  • Beren estatutuetan euskara sustatzea helburu modura duten kultura elkarteek edo gizarte ekimeneko entitateek proposatutako bi kide.
  • Euskararen eta euskal kulturaren eremuan izen ona duten pertsonen artetik izendatutako zazpi kide.